Angelica Zaragozaren “Euska-Innova” proiektua DEMAk (Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru
Agentziak) antolatzen duen Enpresari programaren XXI.edizioan saritu dute.
Mekanizazioko Erdi Mailako gure ikasleak 4 saria jaso du lehiaketa horretan (500 euro).
Angelicak birakari gailu berri bat asmatu du autoen eserlekuetarako, mugikortasun urriko
pertsonei ibilgailuen sarrera eta irteera errazteko.
Azpimarratzekoa da gure ikasleak egindako ahalegin handia, bere proiektua bakarrik burutu
baitzuen, eta gainera bere ikaskideekin ikagelan landutako proiektuan aktiboki parte hartu
baitzuen.
Albiste ona da gizartearentzat ere, emakumeak sektore horretan sartzen ari direlako.
2021-2022 edizio honetako sariak joan den asteartean , ekainak 14, banatu ziren Bilboko Arte
Ederren Museoko Entzunaretoan egindako galan. Ana Urrutia kazetariak aurkeztu zuen
ekitaldia, eta bertan izan ziren Teresa Laespada Enplegu, Gzarte Inklusiboa eta Berdintasuna
sustatzeko Foru Diputatua eta Mª Victoria Riol, DEMAko zuzendari-kudeatzailea. Ekitaldia Jon
Casamayor, Soinuak Haizean eta Imanol Ituiño artistek alaitu zuten eta Hall Chillidan amaitu
zen ospakizuna koktel batekin.
ZORIONAK ANGELICA! ONDO MEREZITAKO SARIA!