Maiatzaren 28 eta 29ko asteburuan, EUSKELEC ibilgailu elektrikoen V. txapelketaz gozatu ahal izan dugu Donostian. Azkenik, 35 taldetatik 24 baino ez gara iritsi ibilgailuaren eraikuntza amaitzera eta asfaltoaren gainean lehiatzera.LHII EMILIO CAMPUZANO LHIIko GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE LANAKeko ikasleek lan gogorra egin dute monoplaza prest izateko eta segurtasun-egiaztapen guztiak pasatzeko, baita txapelketak eskatzen zituen probak gainditzeko ere: balaztatzea, azelerazioa, slaloma eta erresistentzia. Irudietan, talde-lana eta pilotaren gogobetetzea ikus ditzakegu, lan bikaina egin baitute.