Aste honetan, Sevillan, Startup-en II. Nazioarteko Kongresua egin da; hilaren 10, 11 eta 12an, Cartuja Centerren, honako helburu honekin: Startup-en berrikuntza eta inbertsioa bultzatzea, aliantza estrategikoen eta nazio arteko konexio globalen bidez. Ekitaldi horretan hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta pitch aurkezpenak egin ziren, Laugarren Industria Iraultza ardatz hartuta, eta ekosistema ekintzaileko lider nabarmenen parte-hartzearekin.
Biltzarrean zehar, LOP mintegiko irakasle-taldeko ordezkaritza batek, ideiak trukatzeko eta harremanak izateko aukera izan zuen funtsezko pertsona batzuekin, hala nola Juan Carlos Santamaria, Inithealtheko komunikazio zuzendaria, eta Flavia Silva, Dronak elkartearen bultzatzailea, MITeko Alumni eta komunitateak eraldatzeko gizakien eta teknologiaren arteko aliantzaren defendatzailea. Ziur gaude harreman horiek etorkizunean lankidetza ekarriko dutela.
Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu antolakuntzari eta gure zentroari bertara joateko aukera emateagatik.