IBILGAILUA AUTOMOBILEN ELEKTROMEKANIKA saileko ikasleak azken doikuntzak egiten ari dira EUSKELEC ibilgailu elektrikoen txapelketaren V. edizioan parte hartzeko.
Probak maiatzaren 29an egingo dira, Donostian, Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetako 35 talderen aurka. Argazkian ibilgailuaren zati mekanikoa eta elektrikoa ikus ditzakegu, karrozeriarekin janztea eta korrika egitea besterik ez da falta.