Ikasleen proiektuak

Mantentze Lan Elektroniko zikloko hirugarren mailako ikasleek euren proiektuak aurkezten dizkigute

 


ERREFLEXU MAKINA

Ikaslea: Iñaki Gaizka López Iglesias

Begiratu nola funtzionatzen duen!

Proiektu honen helburua erreflexu makina baten maketa eraikitzea da, merkataritza kosteak murriztuz eta hainbat hobekuntza proposatuz. Etorkizunean aplikazio gehiago instalatuko dira.

Erreflexu makinen argiak zoriz pizten dira eta jokalariek botoi zuzena ahalik eta azkarren sakatu behar dute. Kirolariek entrenatzeko erabiltzen dituzte makina hauek. Jolas aretoetan aurki ditzakegu ere.

Erreflexu makinen ohiko botoien ordez kobrezko plakak instalatu ditugu prototipo honetan, pultsadore kapazitibo bezala funtzionatzen dutenak. Hona hemen modelo honen hobekuntza nagusia: plakek matxuren kopurua murrizten dute, matxura gehienak jokalariek makinaren kontra talka egiten dutenean gertatzen baitira.


BALBUETAKO ANPLIFIKADOREA

Ikaslea: Gonzalo Caraballo

Begiratu nola funtzionatzen duen!

Balbuletako gitarra-anplifikadore bat garatzean datza proiektu hau.

Audiozaleen gailu preziatuenetako bat dira balbuletako anplifikadoreak. Anplifikadoreek soinu gardenak eta zeta-antzekoak bateratzen dituzte. Lortutako anplifikazioa garbia da, gailuaren distortsio harmoniko baxuari esker. Laburbilduz, anplifikazio gizena, gorpuzduna eta atsegina lortzen da, harmoniko bakoitien sorkuntza naturala dela eta, eta balbula termoionikoen berezko ezaugarri teknikoei esker.

Boutique motako anplifikadorea garatu da proiektu honetarako, aparteko prestazioak eta soinu ezaugarriak baititu.


BESO ROBOTIKOA

Ikaslea: James Echevarría

Begiratu nola funtzionatzen duen!

Mugitzen den beso robotiko bat garatzean datza proiektu hau. Besoak lan ezberdinak egiteko gai (soldatu, zulatu edo idatzi, besteak beste) den erreminta bat dauka mutur batean. Langile batek maneiatzen du erreminta, lan azaleraren koordenatu zehatzak programatuz.


NIXIE BALBULETAKO ERLOJUA

Ikaslea: Juan Ángel Alcántara

Begiratu nola funtzionatzen duen!

Nixie balbuletako erloju bat egitean datza proiektua. Hardware eta software diseinu berezia beharrezkoa da puntako teknologia eta mekanismo klasikoak elkartzen dituen gailu hau garatzeko. Erloju honek Nixie balbulak eta Arduino mikrokontrolagailu bat konbinatzen ditu.

Bloken-eskema elkarrekin lotuta dauden hiru zatitan banatuta dago:

  • Ordua, minutuak eta segundoak adierazten duten sei Nixie balbulak.
  • Elikatze iturri bat, 9-12 V-ko sarrera tentsioa eta 200 V-tik gorako irteera tentsioa duena.
  • Arduino Nano programagailua duen PCB bat. Programagailuak SN74141 motako bi zirkuitu integratu, denbora errealeko PCF-8563 erloju-modulu bat eta HC-06 bluetooth modulu bat kontrolatzen ditu, erlojua telefono mugikor batekin piztu ahal izateko. Balbulen eroapenerako BJT NPN (MPSA42) eta PNP (MPSA92) motako erresistentzia-zirkuitua eta transistoreak erabili dira.


3 SOLAIRUETAKO IGOGAILUA ARDUINOREKIN

Ikaslea: Rubén Compañ Cabrera

Begiratu nola funtzionatzen duen!

Proiektu honen helburua igogailu bat era merkean kontrolatzea da Arduinoren bidez.

Arduino kodigoa probatzeko hiru solairuetako igogailu baten maketa prestatu dugu. Solairu bakoitzean igogailua deitzeko pultsadore bat eta kolore gorriko LED bat instalatu ditugu, botoia sakatzen dugunean pizten dena. Igogailuko goiko partean 3 LED hori daude, igogailua zein solairu dagoen adierazten dutenak.


SUTEAK DETEKTATZEKO ZENTRALA

Ikaslea: William Patricio Chicaiza

Begiratu nola funtzionatzen duen!

Proiektu honen helburua suteak detektatzeko etxe-arloko sistema automatikoa garatzea eta abian jartzea da.