Aurrematrikulak

2023/24 ikasturterako aurreinskripzioak egiteko epea: Maiatzaren 6tik 24ra.

ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK: Uztailaren 5an



ONLINE edo BERTARATUA

Idazkaritza ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara

Ostiraletan: 9:30etatik 13:30etara

BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA. BERTARATUTA:

Nortasun agiria, originala eta fotokopia:

NAN, NIE, Pasaportea, norberarena eta gurasoena kasu.

Espediente akademikoa, batez besteko kalifikazioarekin (ekainak 28 arte):

NOTA. 2015 ondorengo ikasketa ez unibertsitarioen Euskal Herriko Erkidego Autonomoko ikasleek, ez dute espedientea aurkeztu behar, salbu EPAtik etortzen badira.

Adingabekoak:

Aita, ama, tutore legala edo beraiek baimendutako nagusi batengandik lagunduta etorri behar dira (www.atxuri.net web orrian eskuragarria). NOTA: PASAPORTEA aurkezten badute: filiazioa frogatzen duen jaiotza-agiriaren kopia.

BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA. ONLINE:

Espediente akademikoaren kopia digitala, batez besteko kalifikazioarekin.

NOTA: 2015az geroztiko EAEko espedienteak ofizioz doaz.


DOKUMENTAZIO OSAGARRIA (Bertaratzen direnentzat)

Aurrematrikula orria beteta eta sinatuta.

INFORMAZIO GARRANTZITSUA


Aurreinskripzioak hizkuntza-eredu ezberdinak (A, B+, D) dituzten zikloetan

AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA
TELEKOMUNIKAZIO- ETA INFORMATIKA-SISTEMAK
PRODUKZIO GRAFIKOAREN DISEINUA ETA KUDEAKETA
IBILGAILU AUTOMOBILEN ELEKTROMEKANIKA
MEKANIZAZIOA - GOIZEKO ORDUTEGIA

  • Ikasleak beharrezkoa den euskara mailarik ez badu,“A” ereduan egin beharko du aurreinskripzioa. Halaber, aurreinskripzioa “B+” ereduan ere egitea gomendatzen diogu, eredu honek modulu guztiak gaztelaniaz emango direla bermatzen baitu.
  • Ikastetxeak “B+” eredua eskaintzen badu eta ikasleak eredu horretan aurreinskripzioa egin ez badu, esleipenetik kanpo geldituko da. Beraz, ziklo bakoitzerako aurreinskripzioa “A” ereduan egitea gomendatzen dugu lehenik eta “B+” ereduan bigarrenik.

  • Ikaslea euskalduna bada, aurreinskripzioa "D" ereduan egin dezake lehenik. "B+" ereduan izena ematea gomendatzen diogu ere, horrela modulu batzuk euskaraz emango direla bermatzen baita. Zikloa ikastetxe jakin batean egin nahi badu, nahiz eta gaztelaniaz izan, ziklo hori bera eta "A" eredua aukeratu beharko ditu ikasleak hirugarrenik. Bestela, esleipenetik kanpo geldituko da ikastetxeak "A" eredua bakarrik eskaintzen badu.

Oso garrantzitsua da ikasleek ziklo- eta ikastetxe-aukera askotan egin dezaten aurreinskripzioa, plazarik gabe gera ez daitezen.