Plan estrategikoa

Zer da erakunde baten plan estrategikoa?

Plan estrategiko batek zure erakundean lortu nahi dituzun helburuak eta horiek lortzeko jarraitu beharreko urratsak zehazten ditu. Dokumentu honek zehatz-mehatz jasotzen ditu estrategia gidatuko duten erabaki nagusiak.

Plan estrategiko baten helburua

Helburu nagusiak zein diren argi uztea eta azken xedea lortzeko jarraitu beharreko jarduerak zehaztea; hauxe da, helburuak ekintza bihurtzea.


Ezaugarriak

Ezaugarri hauek izan behar ditu:
  • Kuantitatiboa: Lortu nahi den helburua zenbakitan adieraztea.
  • Pertsonalizatua: Eginkizun bakoitza nork (izen-abizenekin) egingo duen zehaztea.
  • Deskribatzailea: eginkizunak zehazki definitzea.
  • Epeak: Eginkizunak burutzeko datak eta epeak adieraztea.