Erakunde batean eman behar den lehen pausoa haren xedea, ikuskera eta balioak zein diren argi eta garbi zehaztea da.
Hirurak oso garrantzitsuak dira, erakundearen faktore estrategikoak, antolatzaileak eta psikologikoak islatzen baitituzte epe luzera.
Zuzendaritza estrategikoak zure helburuak eta xedeak lortzen laguntzen dizu, oztopoak aukera bihurtuz; horretarako, argi izan beharko duzu noraino iritsi nahi duzun.
Hiru kontzeptu horiek elkarrekin lotuta daude betiere, helburu bakarrarekin: zure xedea lortzea. Halaber, elkarren artean koherenteak izan behar dute, eskura dauden baliabideak ezarritako helburuarekin lotzen baitituzte.
Garrantzitsua da erakundeak xedea, ikuskera eta balioak idatziz eta publikoki adieraz ditzan. Horrela, kide guztiek ezin hobeki jakingo dute:
- Nor diren.
- Etorkizunean nor izan nahi duten.
- Hori lortzeko ardatz izango dituzten balioak.
Emilio Campuzano LHII-ren izateko arrazoia:
Metodologia berrietan, berrikuntzan eta kreatibitatean oinarritzen den kalitatezko heziketa bermatzea, gure ikasleei ikasketetan arrakasta izateko eta lan integrazioa lortzeko behar duten prestakuntza osoa eskainiz.
Emilio Campuzano LHII-k zera izan nahi du:
Erreferentziazko lanbide heziketako ikastetxea Bizkaian, integratzailea eta berritzailea izateagatik ezaguna dena, hala nola ingurumena eta lan segurtasunaren aldeko ardura erakusteagatik eta enplegagarritasuna sustatzeagatik, gizartearen beharrei erantzunez.
Aintzat hartzen ditugun balioak:
Talde lana | Berrikuntza | Internazionalizazioa | Eleaniztasuna | Partaidetza eta komunikazioa | Jasangarritasuna | Norberaren eta gainerakoen lan segurtasuna | Dibertsitateari arreta eskaini | Kudeaketa gardena