Emilio Campuzanok 2022ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu du.
Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa babestu eta zaintzeko egungo testuinguruan, aurre egin beharreko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkak gorabehera.
2030 Agendak honela definitu du garapen jasangarria: geroko belaunaldiek beren premiak betetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe oraingo premiak betetzeko gai den garapena. Nola zaindu kultur ondarea datozen belaunaldientzat?
Baina, zer da garapen jasangarrria delakoa? Entzun al duzu 2030 Agendaz eta Garapen Jasangarrirako Helburuez hitz egiten?