Ikastetxean irakastaldia amaitu den arren, irakasleek hainbat diziplinatan ikasten jarraitzen dute, ikasleek 2023-2024 ikasturtea amaitu dutela aprobetxatuz. Azken asteetan, besteak beste, ahotsa zaintzeko prestakuntza eta Atxuri Ethazi Egunaren ospakizuna egin dira zentroan.
Alde batetik, ahotsa zaintzeko prestakuntzan, Florencio Pascual adituak klasean aritzeko teknikak eta trikimailuak eman zizkien irakasleei, ahotsa hezkuntzako lan-tresna bat baita, eta gure egunerokoan ez zaintzeak, epe luzera kalteak eragiteko aukera zabaltzen du.
Bestalde, hainbat sailek (Arte Grafikoak, Instalazioa eta Mantentzea, Fabrikazio Mekanikoa, Ingelesa, FOL eta Elektronika) Atxuri Ethazi Eguna ospatu zuten joan den astean. Ethazi zeharkako proiektuetan (erronkak) hainbat modulu eta are departamentu biltzen dituen metodologia da, prozesuak hasieratik amaierara ezagutzen laguntzen dutenak. Horregatik, sail guztiek ikasturtean zehar erronkekin izandako esperientziak partekatu zituzten, datorren ikasturterako alderdiak baloratzeko eta hobetzeko.
Hona hemen topaketetako irudi batzuk: