Aste honetan berriak jaso ditugu Poloniatik, bertan baitaude gure bi ikasle Erasmus+ programaren bidez lanean. Kasu honetan, 2. mailako Ibilgailu Automobilen Elektromekanika zikloko ikasleak dira, eta haien prestakuntza beste lurralde batean (kasu honetan, Polonian) egitea erabaki zuten.
Espero dugu haien nazioarteko prestakuntza atsegina eta emankorra izaten ari dela, eta esperientziaz gozatzeko aukera izan dezatela. Gainerako ikasleak ere nazioarteko proiektuen aukera baloratzera animatzen ditugu, sektorean garatzeko aukera egokitzat jotzen baita.