Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleak eta Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak, gure ikastetxean Santander Financial Institutek egindako “Hilkorrentzako finantzak” ikastarora joan dira.
Ikastaro honen helburua finantzak denoi hurbiltzea da: albisteetan eta politikan esaten dena ulertzeko, mailegu bat edo hipoteka bat eskatzen denean gauzak argi izateko…