Larunbatean, ekainak 3, Euskelec VI. edizioa ospatu zen Bilbon.
Aurten ere Emilio Campuzano LHIIko Garraio eta Ibilgailuen Mantentze sailak parte hartu zuen ekitaldian.
Garraio eta Ibilgailuen Mantentze Zikloko irakasle eta ikasleak, beraiek diseinatutako eta eraikitako ibilgailu elektrikoarekin lehiatu ziren.
Ekitaldiak sektoreko ikasle eta zaleak bildu zituen, eta ibilgailu elektrikoen erakustaldi zabalaz gozatu ahal izan genuen.