Eraikunekin lankidetza


Eraikuntza eta Obra Zibileko Saileko irakasleek, eraikuntza-enpresekin, arkitektura- eta ingeniaritza-estudioekin, elkargo profesionalekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, elkarteekin, beste hezkuntza-zentro batzuekin eta abarrekin batera, lan-talde hauetan parte hartzen dute:
    • BIM obran
    • Garapen iraunkorreko helburuekin bat egitea
    • Prestakuntza plana eta talentua erakartzea
    • Produktu eta teknologia berrien behatokia

Horrela, lan-merkatuaren errealitatera eta enpresetara hurbiltzen gara, sektorearen egungo eta etorkizuneko beharrak ezagutu ditzakegu, etorkizuneko berrikuntza-proiektuetarako, lan-eskaintzetarako, enpresako praktiketarako, prestakuntza dualerako, gure zikloaren curriculum-egokitzapenetarako sinergiak eta lankidetzak ezar ditzakegu eta neurrira egindako prestakuntzak diseina ditzakegu.