Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarren parte hartzera bideratutako ateak zabalik dauden egunak dira; hauek 1991tik urtero antolatzen dira Europako Kontseiluaren ekimenez eta Europar Batasunarekin lankidetzarekin, eta aurten ere gure Institutoak jardunaldietan parte hartuko du.
Ibilbide bat egingo da ikastetxetik; izan ere, lehenengo eta bigarren solairuetan ikastetxearen historiari buruzko garai bateko argazkien erakusketa bat dago.
Zuzendariaren bulegoa bisitatuko da, bertako altzariei eta elementuei erreparatzeko: jatorrizko altzariak, atondoko Barruetaren margolanak, eskulturak eta beste elementu interesgarri batzuk, zurezko eskailera baten maketa, zurezko eserlekuak, 1910ekoak, Bastidak diseinatu zuen ekitaldi-aretokoak.
Halaber, Arte Grafikoen tailerrak, Fabrikazio Mekanikokoak eta beste toki batzuk ere, zeinetan ikastetxearen bilakaera egiaztatzen den.
Aldi baterako erakusketa ere egongo da: agiriak, liburuak, zigiluak, maketak eta hainbat sailetako materialak, ikastetxeko artxibokoak, ikusgai jarriko dira.
Kartel-erakusketa ere egongo da: ikasleek, irakasleek eta pertsonal ez irakasleek 21-22 ikasturtean Garapen Jasangarriarako Helburuei buruz egindako proiektuak eta lanak ikusgai jarriko dira (Zero Covid Gela; Ondarea Ezagutzen; Paper jokoa; Euskelec; Zaharberritzea, Valores 4.0 Balioak; Eraikin Konektatuak, Bitartekotza eta Errealitate Birtualeko Betaurrekoak).
Plazak mugatuak dira eta bisita gidatuetara joan ahal izateko beharrezkoa da izena ematea eta plaza erreserbatzea. Izena eman dezakezu Ondarea Bizkaia webgunean: https://ondareabizkaia.eus/jarduerak-2022/emilio-campuzano-ondare-irekia/
TOPAGUNEA:
Institutuaren sarrera hallan
ORDUTEGIA ETA DATAK:
Urriaren 18an, asteartea, 12:00etan eta 17:30etan.
Urriaren 19an, asteazkena, 12:00etan.
Urriaren 20an, osteguna, 12:00etan eta 17:30etan.