Egunez egun, urratsez urrats, emakumeen presentziak gora egiten du arlo guztietan. Tradizionalki maskulinoak izan diren lan-sektoreek gero eta emakume gehiago dituzte. Horren adibide dira Arte Grafikoak, Ibilgailuen Elektromekanika, Fabrikazio Mekanikoa edota Eraikuntza eta Obra zibila. Hegoa Garro, Laura Vila, Irene Sierra, Rut Dominguez eta María Murillok sektore horietan ari dira, hurrenez hurren. Denak dira, Emilio Campuzano, gure ikastetxeko ikasle ohiak.
Haien ibilbidea ezagutu nahi izan dugu Lanbide Heziketako ikasketak hasi eta gerora lan-munduan murgildu zirenetik.
Guztiek nabarmendu dute integratuta eta baldintza berdinetan sentitu direla. Egia bada ere, gelan mutil gehiago izatean, une jakin batzuetan, mutilek protagonismo handiagoa izan dezaketela.
Gaur egun, beren enpresetan ere eroso sentitzen dira. Egunero ikasten eta ardura handiagoak hartzen. Guztiak bat datoz alderdi positibo hori azpimarratzean. Protagonista horietako batzuen arabera baina, emakume izanda, lanpostu horretarako baliagarriak direla erakusten saiatu behar izan dute. Egunerokotasunean gizarteko beste esparru batzuetan gertatzen den bezalaxe.
Badakite oraindik ere gutxiengoa direla. Beren lan-esperientziatik, neska horietako batzuk bat datoz honako honetan: oraindik ere sektore batzuk, lan fisikoagoak, hala nola tailerrean makineria astuna erabiltzean, emakumeen presentzia oso txikia da; bulegoetako departamentuak edo eskuzko lanak (eta batzuetan bereziki arriskutsuak), berriz, emakumeek betetzen dituzte oraindik.
Hala ere, guztiak eroso eta pozik agertzen dira bere garaian egin zuten hautaketarekin, eta beste emakume batzuk bide beretik joatera animatzen dituzte. Sektore horietan ikasketak egin, arlo horietan lan egin ahal izateko, berdintasunean eta baldintza berberetan.