Eraikuntza Proiektuko ikasleek Egoin enpresa bisitatu dute, egurrezko eraikinak egiten dituena eta “Casa Vita” -ren sortzailea dena.
Vita Proiektua, etxebizitza minergetiko eta ekologikoen definizio, diseinu eta garapenean datza, “ACTIF HAUS”-en aditua den MINERGIE-ECO Instituto Suitzarraren sailkapenaren arabera.
Arkitektonikoki, solairu bakarreko etxe trinkoa da, 170 m2-ko azalera duena. Lurraren gainetik ekialdera eta hegoaldera terraza handiak ditu hegalean, eta landarez egindako teilatu laua ere bai.
Eraikuntzari dagokionez, zorua, hormak eta teilatua egurrezko panel handiez osatuta dago. Isolamendua ezinbestekoa denez, 30 cm lodierako egur zuntzak ditu lur azpian, 35 cm-takoak hormetan eta 52 cm-takoak estalduran. Eraikinaren kanpoko estalkia laritz-egurrezko xaflez egina dago, inolako tratamendurik gabekoa.