Tknikaren laguntzarekin CIFP Emilio Campuzano LHII eta CIFP Andra Mari LHII zentroek bultzatzen dugun berrikuntza-proiektuaren barruan, arrakastaz probatu dugu ikastetxeko ateetako sarbide kontrola Blockchain bidez kontrolatzeko sistemaren lehen prototipoa. Lehen prototipo honetan streaming estudio baterako sarbidea kudeatzea lortu dugu, Ethereum Sepolia testnetean garatu dugun smart contract-ari esker. Hori dela eta, hainbat eragiketa egitea lortu dugu, hala nola atea ireki eta ixtea edo Blockchain sarearen bidez sarbidearen kontrolaren jarraipena egitea.
Proiektuaren helburua Blockchain sareei buruz Euskadiko Lanbide Heziketan dugun ezagutzan sakontzen jarraitzea da eta teknologia hau IoT gailuetan aplikatzeko erabilera-kasu bat sortzea. Adibide honetan, geletako sarraila elektronikoak Blockchainera konektatzea lortu dugu eta hau kontrolatzeko programa eta interfazeen garapena egiten ari gara. Teknologia honen ezarpenak zerikusi zuzena du gaur egun hain garrantzitsuak diren zibersegurtasun eta identitate digitalaren kudeaketan.
Lehen prototipoaren inplementazio arrakastatsuaren ondoren, proiektua eskalatzeko lanean ari gara, eta, beraz, hurrengo urratsa smart lock edo sarraila adimendun gehiago instalatzea izango da, hainbat erabiltzailek Blockchainen bidez erabili ahal ditzaten.
Era berean, Lanbide Heziketako hainbat zentro bisitatzeko asmoa dugu datozen asteetan, proiektuaren esperientzia partekatzeko eta sarbideen kontrolari eta Blockchain eta IoT teknologiei buruz eskuratutako ezagutzak transferitzeko. Elkar trukaketa hauen helburua ikastetxeen arteko lankidetza eta ideia-trukea sustatzea eta berrikuntza teknologikoek ahalik eta harrera zabalena izatea da.