Eraikuntza-Proiektuetako goi mailako zikloko ikasleek Durangoko BERDEAGO azoka bisitatu dute, non iraunkortasuna, birziklapena eta ingurumen berrikuntza aztertzen diren.
Azokan Tiny House – etxe adimentsua eta egokitua- ikusi dute, zein lanbide heziketako familia desberdinetako ikasleek eta irakasleek egindako proiektua den, Tknikak, ikerketa eta berrikuntza aplikatuko zentruak, gainbegiratu duena.
Soluzio teknologikoak, soluzio iraunkorrak e.a, eskaintzen dituzten stand desberdinak bisitatu dituzte, eraikuntzako lanbide zikloetan oso erabilgarriak bait dira.
DAIKIN-eko Antonio Uriartek emandako master-klasean izan dira: etxeetako, merkataritzako eta industriako inguruneetara zuzendutako sistema berriei buruz aritu da, erosotasunean eta energia eraginkortasunean oinarritutakoak hain zuzen ere.
Ikasleek, gainera, talentua erakartzea eta arlo horiek eskaintzen dituzten aukera profesionalak erakusten duten ESCAPE ROOM batean parte hartu dute.