Otsailak 20, ostegunean, EMILIO CAMPUZANO LHIIren ateak irekita egongo dira gu ezagutzera etorri nahi duen guztiontzat.
Goizez [10:00etan] ala arratsaldez [19:00etan] etor zaitezke.
Zikloei buruzko informazioa jasotzeaz gain, tailerrak eta instalazioak bisitatzeko aukera izango duzu, baita zalantzak argitzeko aukera ere espezialitate ezberdinetako irakasleekin.
Zatoz gure hezkuntza eskaintza ezagutzera:
Erdi-mailako eta Goi-mailako zikloak
Goizeko, arratsaldeko eta gaueko ordutegiak.
A, B+ eta D ereduak.
7 LANBIDE-ARLO
ARTE GRAFIKOAK
️ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILA
️ELEKTRIZITATEA
ELEKTRONIKA
FABRIKAZIO MEKANIKOA
️INSTALATZE ETA MANTENTZE LANAK
GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE LANAK
Eta gainera eskaintzen dugu:
Heltzeko erraztasuna (Metroa, Busa, Tranbia): Bilbon gaude, Atxurin.
Doako formakuntza: Hezkuntza Publikoko zentro bat gara.
Formakuntza tekniko eta praktikoa eta lanbide aukera anitzak.
Laneratze maila altua.
ERASMUS+: praktikak atzerrian.
LH DUALA