Arte Grafikoetako, Produkzio Grafikoaren Diseinuko eta Kudeaketako Goi Mailako zikloko bigarren mailako ikasleek dekorazio-proiektu bat egin dute gure institutuko “vivero de ideas” gunera daramaten eskaileretan. Jarduera Margarita Iriondo irakaslearekin batera egin dute Kolorearen Kudeaketa moduluan, eta ekimen honen helburua gune horri kolorea eta ikusgarritasuna ematea izan da, irudi originalak sortuz.
Ikasleek elkarrekin lan egin dute eskailera-zatiak diseinatu eta margotzeko, teknika eta material egokiak erabiliz, eta lortutako azken emaitza ezin hobea izan da.
Eskailerak apaintzeaz gain, mural bikainak egin dituzte institutuko Garraio eta Ibilgailuen tailerren sarrerako ateetan. Muraletan, gure institutuaren kolore korporatiboak erabiliz margotu diren auto batzuk ikus daitezke. Ekimen honen helburua izan da kalean dabiltzanek jakitea eraikuntza institutu bat dela, eta bertan Garraio eta Ibilgailuen Lanbide Heziketako zikloak eskeintzen direla. Ekimenak tailerren sarrera edertzen eta erakargarriagoa egiten ere lagundu du.
Proiektu honek erakusten du ikasleek gure ikastetxearekin duten konpromisoa eta inplikazioa, eta garrantzitsua dela ikasgelatik kanpo horrelako jarduerak sustatzea, ikasleek trebetasunak eta gaitasunak gara ditzaten.
Azken batean, bi proiektuek gure ikastetxeko espazioak eraldatzea eta hobetzea lortu dute, sormenaren bidez. Zorionak eman nahi dizkiegu ikasleei beren inplikazio eta lanagatik, eta Margaritari bere ekimenagatik.