Gaitasunen egiaztapena

Gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura


Lan esperientziaren bidez edo prestakuntza bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko ekintzen multzoa da prozedura hau.

Honako hauek dira prozeduraren helburuak:
  1. Langileen kualifikazio- eta egiaztapen-maila hobetzea, pertsonen, gizartearen, enpresen eta sektoreen kualifikazio-beharrizanei erantzuteko eta, horrela, etengabeko ikaskuntza sustatzeko.
  2. Aukera-berdintasuna bultzatzea, trebakuntzaren bidez eta kualifikazioak, oinarrizko edo zeharkako ikaskuntzak eta informalak aitortuz, dibertsitatea aintzat hartuta.
  3. Pertsonei beren ikaskuntza ez-formal eta informalak baliatzeko aukera ematea, laneratzea eta lan-merkatuan zirkulazio askea ahalbidetuz, haien aurrerabide profesionala suspertzeko.
  4. Pertsonak motibatzea bizialdi osoko ikaskuntzarako eta lanbide-kualifikazioa areagotzeko, egiaztapen partzial metagarria lortzeko aukerak eskainiz, profesionaltasun-ziurtagiria edo lanbide-heziketako titulua lortzera bideratutako prestakuntza osatu dezaten.

Ebaluazioa egituratutako prozesu baten bidez egiten da, pertsona batek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako irizpideak betetzen duen edo ez egiaztatzeko. Prozedura, ezarritako baldintzak eta konpetentzien ebaluazioaren eta egiaztapenaren efektuak baliozkoak izango dira Estatu osoan.