Arte Grafikoetako lehen mailetako ikasleek paper berezien fabrikazioa eta ezaugarriak sakonago ezagutzeko aukera izan dute. 300 urte baino gehiagoko historia duen Guarro Casas paper fabrikaren ordezkaria, Daniel Dominguez, bisitan izan dugu. Haren ahotik, fabrikazio-prozesu osoaren ezagutzak jaso eta diseinuko eta inprimaketako produktuak garatzeko kontuan izan behar ditugun ezaugarri teknikoen eta fisikoen inguruan aritu gara. Papera, aukeraz, ehunduraz eta kolorez beteko mundua.