Aste honetan Emilio Campuzano LHII ikastetxean gidatzen dugun ZIUR berrikuntza proiektuaren barnean P4Q elektronika enpresa bisitatu dugu, Galdakaoko Andra Mari LHII zentroko Edu Aginako eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza fakultateko katedraduna den Gorka Palaziorekin batera. ZIUR berrikuntza-proiektuaren bidez Blockchain Soulbound token teknologien bidezko Euskal Lanbide Heziketa sistemako lehen zertifikazio plataforma garatzen gabiltza.
Bisita honetan, P4Q fabrikatzaile elektronikoaren teknikariekin batera aztertu ditugu soulbound zertifikazioak industria-arloan eskaintzen dituen irtenbideak, eta proiektua garatzeko lan-ibilbide bateratu bat ezarri da. Soulbound Tokenak, SBT sigla kontsonantikoaren bidez irudikatzen direnak, token digital bakar eta besterenezin bat dira, pertsona baten identitatea bere ikastaro eta ziurtagiriekin lotzeko helburua duena, guztia Ethereum bloke-katean txertatua. Artelanen eta artisten bildumetako artikuluen jabetza-ziurtagiri gisa erabiltzen diren NFTak ez bezala, SBTak pertsona edo erakunde baten lorpenak eta erreptutazioa adierazteko diseinatuta daude, ezin baitira erabiltzaile batetik bestera transferitu. Covadonga Fernández kazetaria eta bere taldearen Observatorio Blockchain webgunean, hezkuntza arloko, osasun arloko eta abarren ziurtapenerako hain interesgarria den token honetan sakontzen da.
NFTnow.com-en hurrengo irudian, token ez-transferigarri eta ez-suntsikor honen hainbat erabilera-kasu ikus daitezke. ZIUR plataformaren bidez mota guztietako ikastaroen ziurtapenak sortu ditzakegu.
ZIUR tokenak ERC-1155 estandarrean oinarritzen dira, eta momentuz Ethereum Sepolia testnetean daude erabilgarri. Gainera, ziurtagirien egiaztapena NFC txartelen bidez egiteko aukera ere garatu da, ZIUR proiektuaren eskalagarritasuna hobetze aldera. Izan ere, ZIUR plataformak eskaintzen dituen aukerak oso interesgarriak dira Lanbide Heziketan, Unibertsitate mailan edo lan eremuan gaitasunen zertifikazio masiboa burutzeko. Hurrengo irudian ZIUR plataformaren webgunea ikus daiteke. Hainbat eremu ditu, hala nola, ziurtapen sistemaren arduradunek kurtso eta zertifikazioen informazio kudeatzeko gunea, ikasleek ziurtagiri berriak sortzeko mekanismoa edo hauen autentifikazioa burutzeko badge edo diplomen sorrera.
2024. urtearen amaieran, Edu Aginako eta Jon Goikolea irakasleek Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Komunikazioko masterrean kurtso bat esakini zuten ZIUR plataformaren erabilgarritasuna erakutsi eta Blockchain teknologiaren buruzko sarrera bat egiteko. Kuba, Kolonbia, Txina eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek, euren Metamask walletetan sortutako ziurtapenak inportatu ahal izan zituzten ZIUR plataforma erabiliz.
Etherscanekin Sepoliako tesnetean ZIUR bidez txertatutako datuak ikus daitezke. Hurrengo irudian, Etherscaneko Sepoliaren URLa agertzen da.