CIFP Emilio Campuzano LHII-k sei berrikuntza proiektu berri abiarazi ditu 2024-2025 ikasturtean.
Gure ikastetxeak sei berrikuntza proiektu jarri ditu abian kurtso hasiera honetan, adimen artifiziala, errealitate mixtoa edo industria aeroespaziala bezalako alor teknologikoetan murgilduz.
NERF proiektuak adimen artifizialak kulturaren eremuan duen aplikazioak aztertzen ditu, sare neuronaletan oinarritutako 3D eszenen erreprodukzioak sortuaz. Arlo kulturaleko enpresa garrantzitsuekin lankidetzan, proiektu honek 3D bistaratze teknologia ultrarrealista inplementatuko du kultur espazioen esperientzia birtual murgiltzaileak sortzeko.
Itsas sektorean, ITSASOKO proiektuak doitasun handiko geolokalizazio-sistemak garatuko ditu euskal arrantza-portuetarako, Galileo HAS satelite europarren sarea eta 5G teknologia baliatuz. Ekimen honen helburua portu-eragiketak optimizatzea eta arrantza-sektorearen eraginkortasuna hobetzea da.
Uraren kudeaketa eraginkorra da TANTA proiektuaren helburua, eta errealitate mistoko plataforma bat garatuko du IoT sentsoreak integratuz. Proiektu honek errealitate mistoa sartu nahi du instalazio hidrikoak monitorizatu eta kudeatzeko prozesuetan.
Lanbide-ziurtapenaren esparruan, ZIUR proiektuaren helburua Blockchain sareetan oinarritutako Soulbound Token (SBT) bidezko gaitasun profesionalen ziurtapen sistema bat garatzea da. Euskal Herriko Unibertsitatea eta P4Q enpresarekin lankidetzan, profesionalek eta ikasleek eskuratutako trebetasunak baliozkotzea bilatzen du, industria- eta hezkuntza- sektoreen arteko gaitasunen transferentzia eta errekonozimendua erraztuz.
Sektore aeroespaziala ere presente dago mikrosateliteetarako osagai elektronikoen fabrikazio aditiboa ikertzen duen E4SPACE proiektuaren bidez. Punta-ountako enpresekin lankidetzan, ECSS espazio-ziurtagiri zorrotzak betetzen dituzten PCBak garatu nahi dira.
Azkenik, SEMPro proiektuak Lanbide Heziketako elektronika curriculumean sistema txertatuak barneratzea du helburu, eta OSM (Open Standard Module) estandarra hartzen du erreferentziatzat ikasleak 4.0 industriarako prestatzeko.
Proiektu hauek ikastetxeak hezkuntza-berrikuntzarekin duen konpromisoa islatzen dute, bai eta etorkizuneko erronka teknologikoetarako prestatutako profesionalak prestatzeko duen borondatea ere, inguruko puntako enpresa eta erakundeekin lankidetza estua mantenduz.