Joan den ostiralean, maiatzaren 10ean, Telekomunikazio Sistemetako 1. mailako ikasleek AOTEC telekomunikazio-azoka bisitatu zuten. Azoka horren XVII. edizioa BECen egin zen, Barakaldon.
AOTECen siglak Telekomunikazio eta Interneteko Zerbitzuen Operadoreen Elkarte Nazionalari dagozkio, eta urtero azoka bat egiten da telekomunikazioen arloko berrikuntzak eta proiektu berritzaileak aurkezteko. Azoka Teknologikoak toki bat ematen die telekomunikazioen sektoreko hornitzaile eta fabrikatzaile nagusiei, estatukoei zein nazioartekoei, eta urtero operadore alternatiboak (tokikoak eta neutroak), teknologoak, ingeniaritzak eta administrazioak biltzen ditu. Edizio honek Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa du.
Bertan, ikasleek enpresa-sarea ezagutu ahal izan zuten, une honetan goraka ari diren teknologiei buruzko azalpenak jaso zituzten eta zuzenean entzun zituzten enpresen beharrak eta eskaerak.
Kontatzen digutenaren arabera, oso bisita interesgarria suertatu zitzaien!