Emilio Campuzano LHII-k atzerrian astebeteko egonaldiak egiteko aukera eskaintzen die bere irakasleei, Erasmus+ programari esker. Zentroak 15 urte baino gehiago daramatza nazioartekotze-jardueretan eta urte hauetan zehar 50 irakasle baino gehiagok egin dituzte prestakuntza egonaldiak/job-shadowing Europako hainbat herrialdetan (Polonia, Italia, Finlandia, Danimarka, Portugal, Alemania, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua eta Errumania).
Urtetik urtera gero eta proposamen gehiago jasotzen ditugu eta horregaitik aurten talde bat sortu dugu aurkeztutako proiektuak baloratzeko, hainbat irizpide aplikatuz. Irizpide horiek gure web-gunean argitaratu ziren. Hainbat alderdi ebaluatzen dira, hala nola aurkeztutako proposamenen kalitatea eta zehaztasuna, bai eta proiektu bakoitzak mintegiari eta ikastetxeari ekarriko lizkiokeen abantailak ere.
Ikasturte honetan 8 irakaslek aurkeztu dute mugikortasunerako proiektua, eta ikastetxeak 7 beka emango ditu. Hemen aurkezten dugun taulan ebaluazioaren emaitzen berri ematen dugu, hautagai bakoitzari emandako puntuazioak erakutsiz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei bere dedikazioagatik, eta irakasleentzat nazioarteko irakaskuntzarako aukerak sustatzen jarraituko dugu.