Joan den maiatzaren 29an, larunbata, Bilboko Itsas Museoaren zabalgunean EUSKELEC auto elektrikoen lasterketaren IV. edizioa egin zen. Lasterketa horretan parte hartu du Emilio CAMPUZANO LHII gure ZENTROKO Ibilgailuen Garraio eta Mantentze Taldeak. 19 izan dira parte hartu duten LHko zentroak, 16 Euskadikoak, 2 Kantabriakoak eta Aragoiko talde bat. Goizean, ibilgailuen egiaztapenak eta balaztatze (1. postua), azelerazio (3. postua) eta slalom (5. postua) probak egin ziren. Arratsaldean proba zirraragarriena egin zen: erresistentzia lasterketa. Azken sailkapenean Kantabriako talde bat nagusitu zen eta sailkapen nagusian gure emaitza 10. postua izan zen. Ezin izan ditugu aurreko edizioetako emaitza onak lortu, baina hobetzen jarraituko dugu 2022ko V. edizioari begira. Ibilgailua diseinatzean eta eraikitzean ikasleek eta irakasleek lortutako esperientziarekin eta ezagutzekin geratzen gara.