Zer da erakunde baten plan estrategikoa?
Plan estrategiko batek zure erakundean lortu nahi dituzun helburuak eta horiek lortzeko jarraitu beharreko urratsak zehazten ditu. Dokumentu honek zehatz-mehatz jasotzen ditu estrategia gidatuko duten erabaki nagusiak.Plan estrategiko baten helburua
Helburu nagusiak zein diren argi uztea eta azken xedea lortzeko jarraitu beharreko jarduerak zehaztea; hauxe da, helburuak ekintza bihurtzea.Ezaugarriak
Ezaugarri hauek izan behar ditu:- Kuantitatiboa: Lortu nahi den helburua zenbakitan adieraztea.
- Pertsonalizatua: Eginkizun bakoitza nork (izen-abizenekin) egingo duen zehaztea.
- Deskribatzailea: eginkizunak zehazki definitzea.
- Epeak: Eginkizunak burutzeko datak eta epeak adieraztea.