Arte grafikoak – Goi Mailako zikloa

PRODUKZIO GRAFIKOAREN DISEINUA ETA KUDEAKETA (LOE) (A eta D eredua)

Goizeko ordutegia Produktu grafikoak diseinatzea eta garatzea; aurrekontuak egitea; produkzioa kudeatzea eta gainbegiratzea; materialen biltegia kontrolatzea eta bezeroari produktua helaraztea, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia aplikatzea; kalitateko, segurtasuneko eta lan-arriskuak prebenitzeko protokoloak aplikatzea; eta funtzionaltasuna eta ingurumenaren errespetua bermatzea.

ARGITALPEN INPRIMATUEN ETA MULTIMEDIA ARGITALPENEN DISEINUA ETA EDIZIOA

Gaueko ordutegia Produktu grafikoak, ontziak eta bilgarriak diseinatzea; argitalpen inprimatuak eta elektronikoak argitaratzea; argitalpen-produkzioa kudeatzea eta kontrolatzea; horretarako, argitaratu eta bezeroei arreta eman behar zaie, kalitateko, segurtasuneko eta lan-arriskuak prebenitzeko protokoloak aplikatu behar dira, eta funtzionaltasuna eta ingurumenaren errespetua bermatu.