Ekimen honen bidez, Urratsbat programaren historian zehar sortutako enpresek osatutako komunitate baten sorrera ahalbideratuko da. Esperientziak partekatzea, enpresa-lankidetzari esker garatutako proiektu berriak aurkeztea, euskal lanbide-heziketaren ekimenak bistaratzea edo bezero berriak bilatzea izango dira plataforma honen helburuetako batzuk. Proiektu ekintzaileak kudeatzen eta haren erronkak ezagutzen dituenaren ikuspegitik pentsatuta eta diseinatuta dago Urratsbat. Plataforma honek ekintzailetzaren erreferentzietako bat izan nahi du Euskadin, enpresen arteko elkarlana eta komunikazioa indartuz eta merkataritza-jarduera sustatuz bilatzailearen eta ekitaldien bidez. Horrela, bi behar beteko dira: gure enpresen emaitzen kontuak hobetzea eta Urratsbat programaren espirituari eustea.