Berrikuntza


Berrikuntza arloan, Tknika zentroak proposatutako Ohitura Sortzaileak eta Adimen Lehiakorra izeneko proiektuetan parte hartzen ari gara, ikastetxean berrikuntzaren kudeaketa eredua ezartzeko asmoarekin. Eredu honek aukerak behatu eta identifikatzen ditu, geroxeago ekimenak garatu, ezarri eta zabaldu ahal izateko.

Proiektu hauei esker, merkatuan gertatzen ari diren aldaketak aurreikusten ditugu, eta gure ikastetxea eta hezkuntza eskaintza merkatuaren joera berriei hobeto egoki ditzakegu.

Fase ezberdinetan dauden hainbat berrikuntza proiektutan parte hartzen ari gara; esaterako: BIM - Smart Green Buldings, BIM lankidetza lana ikasgelan, 3D teknologiaren aplikazioa Arte Grafikoetan, eta ETEentzako materialen optimizazio eta azterketa topologikoa.

Era berean, Eraikuntza eta Obra Zibileko Saila Eraikune Clusterrekin lankidetzan aritzen da lau lan-taldeetan: BIM-a obran, GIH-ekin lerrokatzea (garapen iraunkorrerako helburuak), Prestakuntza eta talentua eskuratzeko plana, eta Produktu eta teknologia berrien behatokia.