Ikasleei arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu, arlo pertsonalean, profesionalean eta ikasketetan. Halaber, irakasleei aholkularitza ematen diegu eta euren tutoretza-lana koordinatzen laguntzen dugu.
Eginkizunak
- Prestakuntza zikloei buruzko informazioa, aholkularitza eta orientazioa eskaintzea:
-
Zikloen eskaintza
Eskaintza partziala
LH duala
Urrutiko LH
Zikloetara sartzeko probak
Unibertsitatera sartzeko probak
- Irakasleei hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei eman beharreko erantzunari buruzko aholkularitza eskaintzea. Ikasle hauen jarraipena egitea.
- Enplegurako informazioa, aholkularitza eta orientazioa eskaintzea: gaitasun profesionalak egiaztatzeko deialdiak.
- Ikasleentzako jarduera osagarriak programatzea eta garatzea.
Kontaktua
Ikasleek eta beren familiek eskuragarri dute orientazio zerbitzuaren asteko ordutegia. Informazioa eta orientazioa telefonoz eta epostaz eskaintzen ditugu ere.Eposta: orientacion@atxuri.net